Skip to content

Kontxako Hondartza Torneoa 2017

13 mayo, 2017

Laster da hemen, berriz ere, AVE-OPLAk antolatzen duen Kontxako Hondartza Torneoa. Aurtengoan Maiatzaren 28an ospatuko da eta ondokoak dira izena eman duten taldeak:

  • 10 urte azpiko mailakoak: 14
  • 12 urte azpiko mailakoak: 17
  • 14 urte azpiko mailakoak: 12

Horrek adierazten du 43 talde ariko direla lehian eta 500 jokalarik baino gehiagok gozatuko dutela errugbiaren xarmaz hondartzan, eta horrekin, amaitutzat emango zaio kirol eskolarraren denboraldi entretenigarriari.

 

EGITARAUA

09:30-10:00 Parte hartuko duten klubei harrera.

10:00 Klubetako ordezkarien eta epaileen bilera kontrol gunean (karpan)

10:30 Torneoaren hasiera.

12:30 Torneoaren amaiera.

13:00 Hirugarren denbora eta parte hartu izanaren oroigarriak.

 

Partaideek jarraitu beharreko arauak edo jarraibideak:

  1. Klub bakoitzak zuzendaritzakide bat izendatu beharko du torneoko antolakuntzako arduradun batekin lotura edo harremana izango duena. Xabier Castaño eta Xabier Amunarriz izango dira klubek izango dituzten kontaktuak.
  2. 9:30etik harrera egingo zaie parte hartuko duten klubetako zuzendaritzakideei “kontxako erlojuak” izeneko gunean.
  3. Klub bakoitzeko ordezkariari bi agiri edo akreditazio mota emango zaizkio: klubeko zuzendaritzakidearena bata eta parte hartuko duen talde bakoitzeko beste bi entrenatzaile-hezitzaileentzat . (zintzilik eraman beharko dute akreditazioa torneoak irauten duen bitartean, antolakuntzari lana errazteko.
  4. Klub bakoitzak gauzak uzteko bere gunea izango du arkupean, eta antolakuntzako pertsona batek zainduko du. Hala ere, antolakuntzak ez du bere gain hartuko gunean utzitako gauzen ardura.
  5. Jokatuko diren partiden kopuru handia dela eta, arren eskatzen zaie taldeei dagokien zelaiaren inguruan egon daitezela beren partida hasi aitzin, horrek beharrezkoak ez diren atzerapenak ekidingo baititu.
  6. Beren parte-hartzea bukatzen denean, hala nahi luketen jokalariek hondartzan zehar izango diren aldaleku eta dutxak erabili ahal izango dituzte, ondoko banaketaren arabera:
  7. Club Atlético San Sebastián: Club Atlco. San Sebastiáneko jokalariak eta epaileak.
    • Club Deportivo Fortuna: Bera Bera RTko eta Zarautz RTko jokalariak.
    • Udal aldaleku kolektiboak: gainerako partaideak.
    • Edonork erabili ahal izango ditu handartzan zehar prestaturik egongo diren ur hotzeko dutxak, gorputza tonifikatzeko.
  8. Azken partida jokatu eta handik 10minutura, entrenatzaile, zuzendaritzakideen eta epaileen hirugarren denbora izango da.
  9. Udako denboraldia ofizialki oraindik hasi ez denez, ez da bermatuiko sorosleak izatea, eta horrexegatik eskatzen zaie entrenatzaileei ardura daitezela beren jokalarien segurtasunaz, horiek bainatzeko erabakia hartzen badute.
  10. Donostiako Udalak ingurugiroaren kudeaketa ISO 14001 eta EMAS ziurtagiriak dauzka bere hondartzetan. Zelaien inguruaren garbitasuna denon ardura izango da; horrela, ez da sortuko torneoaren antolakuntzaren irudia zikinduko duen egoerarik, ezta gure kirolak inguruarekiko izan ohi duen errespetua ere. Ontzien birziklatze eta zabor organikoa biltzeko edukiontziak jarriko dira torneoak okupatuko duen eremuaren luzeeran. Eremuaren garbitasuna denon ardura da.
  11. Kontxa Errugbi Torneoak ez du lehiakortasun izaera. Hortaz, partaide guztiei mesedez eskatzen zaie etikari dagokion moduko jarrera izan dezatela, hori baita gure kirolaren ezaugarria, bertakoak eta kanpokoak errespetatuz eta guztiei kiroltasun eredua erakutsiz.
  12. Klub bakoitzeko arduradunek parte hartuko duen talde bakoitzeko kaxa bana jasoko dute, ondokoa edukiko duelarik:
    • Poltsa bat ogitarteko, fruta, ura eta freskagarri bat jokalari bakoitzeko
    • Torneoa oroituko duen kamixeta bat jokalari bakoitzeko.
    • Benjamin (10 urte azpikoa) mailako klub bakoitzak kaxa bat jasoko du asko jota 10 poltsa eta 10 kamixeta izango dituena.
    • Alebin (12 urte azpikoa) mailako klub bakoitzak kaxa bat jasoko du asko jota 12 poltsa eta 12 kamixeta izango dituena.
    • Infantil (14 urte azpikoa) mailako klub bakoitzak kaxa bat jasoko du asko jota 12 poltsa eta 12 kamixeta izango dituena.
    • Klub bakoitzari, asko jota torneoan parte hartu izanagatiko oroigarri bat eskainiko zaio.
    • Entrenatzaile, zuzendaritzakide eta epaileen hirugarren denbora, arkupean mugaturiko gune batean izango da. Leku horretara sartu ahal izateko torneoaren hasieran emandako akreditazioa eraman beharko da, zintzilik.

Anuncios
No comments yet

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: